XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Alkatetzaren aktuazioen aurkako ekimena

Imanol ARRUABARRENA

Egunkari batetara bidalitako iragarkian irakurri daitekeenez Zarauzko alkatetzaren aktuazioak kalteturiko hiritar, komertziante eta enpresarien interesak defenditzeko asmoz enpresari talde batek ekimen bat bultzatu du.

Iragarkian alkatetzarengandik gaizki tratatua edo kaltetua izan den guztiei telefono batetara deitzera, enpresa zuzendaritzako kontseilarien elkarte batetakoa, gonbidatzen zaie, elkarturik dagozkigun eskubideak defendatzearren.

Jakin ahal izan dugunez, ekimen honen bultzatzaileak bi enpresari izan dira, hauetako batek Abendañoko industrialdean dauden enpresetariko batekin lotura duelarik.

Adierazi digutenez, dei asko jaso dituzte, gehienak gai urbanistiko eta inmobiliarioengatik direlarik.

Hurrengo asterako, eta jasotzen dituzten deien kopuru eta nolakotasunaren arabera, bultzatu beharreko ekimenak erabakiko dituzte, hauek azaltzeko prentsaurreko bat emateko asmoa dutelarik.